XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lehoi gaixoa! Pizti-etxeko lehoiak Bongo zuen izena.

Berak ez zekien zergaitik deitzen zioten horrela; baina arratsaldero, animaliak ikustera sartzen ziren mutikoek, neskatoek eta gradu gabeko militarrek, zera esaten zioten: Kaixo Bongo!, arratsaldeon Bongo!.

Bongok kaiolan nagiak ateratzen zituen eta lapiko bat baino aho handiagoa irekitzen zuen.

Lehoia oso mutiko jatorra zen...; eta, nahiz laranja azalak bota eta tximinu bati bezala keinu arraroak egin, inoiz ez zen haserretzen.

Izan ere Bongo oso lehoi maitagarria eta baikorra zen, eta gauza guzti haiek barregarriak iruditzen zitzaizkion.

Kakahueteak eduki izan balitu keinuak egiten zizkietenei botatzeko...

Oso jende gutxi ikustera joan zitzaion udazkeneko egun batetan, Bongo, oso aspertuta sentitu zen..., eta zera pentsatu zuen: ez dakit zergaitik haur guztiak eta jende guztia etorri behar den ni ikustera.

Ni ez noa inoiz beraiek ikustatzera.

Poz handia emango diet beren etxera ikustatzera joaten banaiz.

Bongok ordurarte, interesatu ez, eta ez zuen sekula kaiola ireki.

Baina, oso ongi zekien irekitzen.

Egun horretan atzeko hanken gainean jarri zen, aurrekoekin sarrailari eragin eta irten egin zen.

Beste kaiolen aurreko aldetik pasatzean, panterak honela galdetu zion: - Nora zoaz, Bongo? - Bisitak egitera pantera andrea.

- Baduzu zerbait hirirako? - Bai; emaizkiozu goraintziak harakinari, egunero zaldixerra gozo batzuk bidaltzen dizkit eta...

Eta Bongo kalera irten ondoren, parkeko bere lagunen baten bila hasi zen... Oso goiz zen eta jende gutxi zebilen kalean.

Lehenengo ikusi zuena Pankrazio piltzarkaria izan zen hain zuzen; honek, bere lanean aurkitzen zituen janari hondakinak botatzen zizkion kaiolara.

Bongo korrika joan zitzaion atzetik eta sorbaldan kolpetxo bat eman zion.

Pankraziok buelta egin zuen, gero oihu bat, eta korrika joan zen.